Urtero bezala Ibiltarien jaia ospatu dute Elgetan, Euskal Mendizale Federazioak, Elgetako Udalak eta Kantsatzekek antolatuta. Aurtengo jaia baina "berezia" izan da, izan ere, Elgetan bertan sortutako federazioak ehun urte bete ditu.
Goizeko zortzietan ekin diote ibilaldiari Elgetako kiroldegian, eta Elgeta-Asentzio-Intxorta-Erdella-Egoarbitza-Elgeta ibilbidea egin dute.
"Euskaldunon DNA"
Urtero bezala Shebe Peñaren saria banatuko dute arratsaldean, baina aurretik, eguna "bereziago" egin eta urteurrena ospatzeko Shebe Peñaren inguruko, Espiritu Nomada izeneko ikus-entzunezkoa estreinatu dute. Zigor Egia, Euskal Mendizale Federazioko presidenteak Shebe Peñek "mendizaletasunaren eta federazio beraren arima islatzen" duela adierazi du: "gaur egun ditugun baloreak jarri zituen Shebe Peñak".
Euskal Herri mailan 55.000 pertsona baino gehiago federatuta daudela azaldu du Zigor Egiak, berrogeita hamar pertsonatik bat; haren hitzetan "euskaldunon DNA-n mendizaletasuna" dago.
Ekitaldi nagusia
1924eko maiatzaren 18an sortu zuten Elgetan federazioa. Urteurrenaren ospakizunaren baitan, Ospakizunaren baitan, EMFk Elgetan hartuko du Korrikako lekukoa. 1500. kilometroa erreserbatu dute. Gainera, maiatzaren 18an ere ospakizunarekin jarraitzeko asmoa dut: herri bazkaria, plaka baten inaugurazioa eta martxa nordikoa daude iragarrita.