Ibiltarien jaia ospatuko dute Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren mendeurrenaren atarian

Gontzal Belategi Zubia 2024ko mar. 7a, 16:02

Ibiltarien jaia ospatuko dute, beste urte batez, martxoaren 10ean, domeka. aurtengoa, gainera, berezia izango da, herrian sortu zen Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren mendeurrenaren atarian ospatuko dute eta

Bueltan da, beste urte batez, ibiltarien jaia. Euskal Mendizale Federazioak, Udalak eta Kantsatzekek antolatzen dute. Aurten, martxoaren 10ean izango da, domeka. Izen ematea martxoaren 10era arte egongo da irekita, doakoa da eta zirkuituaren webgunean egin beharko da.

Momentuz, 180 pertsona inguruk eman dute izena, baina 200 pertsonatik gora espero dira. Egitaraua 08:00etan hasiko da, mendi ibilbidearekin. Kiroldegian abiatuko da eta Elgeta-Asentzio-Intxorta-Erdella-Egoarb tza-Elgeta ibilbidea egingo dute. 13:00etan amaituko da, eta ostean, 2023ko finalisten diploma banaketa ekitaldia egingo dute.

Jarraian, berrikuntza bat egongo da: 13:30ean, Euskal Mendi- zale Federazioko presidente Iñaki Garayk Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren mendeurrena aurkeztuko du. Segidan, Shebe Peña tolosarraren inguruko Espiritu nomada ikus-entzunezkoa proiektatuko dute.

Egunari amaiera emateko, bazkaria egingo dute, 14:30ean. Gaur bertan bukatuko da bazkarian izena emateko epea. Udalaren bidez egin beharko da izen-ematea. Bazkariak 30 euroko prezioa izango du. 

Mendeurren ospakizuna

1924ko maiatzaren 18an sortu zen Euskal Herriko Alpinismo Federazioa, Elgetan. Egun haren oroimenez du izena Mendizaleen plaza herriko plaza nagusiak. 80ko hamarkadan, lege autonomikoak tarteko, elkartea EAEko eta Nafarroako federazioetan banandu behar izan zen. Hala ere, mendeurrena elkarrekin ospatzeko Euskal Herriko Mendi Biltzarra osatu dute.

Ospakizunaren baitan, EMFk Elgetan hartuko du Korrikako lekukoa. 1500. kilometroa erreserbatu dute. Horrez gain, bi mendi federazioek, Elgetako Udalarekin batera, maiatzaren 18an ekitaldia egingo dute. Herri bazkaria, plaka baten inaugurazioa eta martxa nordikoa ere iragarrita daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak