EHUko ikertzaile Jone Arbuluk mineralen gaineko saioa egin du ludotekako umeekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 6a, 11:37

Jone Arbulu atzo ludotekako neska-mutikoekin.

Prest daude Elgetan ere Martxoaren 8ko ekintzak. Aurretik, saio berezia egin zuen atzo Jone Arbulu elgetarrak ludotekako neska-mutikoekin. Mineralen eta fosilen gainean aritu zitzaien.

Emakume zientzialaria da Arbulu, geologoa, eta EHUko ikertzaile lanetan dabil orain. Atzo, herriko neska-mutikoengana gerturatu zen. Martxoaren 8arekin lotutako ekintzak egingo dituzte udal zerbitzuan ere eta Arbulu mineralen eta fosilen inguruan aritu zen umeekin. Hainbat azalpen eman zizkien Torrealdeko jolas-parkean prestatutako txokoan.  Hainbat mineral eta fosil erakutsi zizkien. Mineral harria egiteko lanetan ere jarri zituen neska-mutikoak.

M8 ekintzak Elgetan

Denon Bizitzak Erdigunean lelopean ekintza sorta prestatu dituzte Udalak, Amantalak Talde Feministak eta Liburutegiak elkarlanean. 18:00etan Ines Bengoak helduendako ipuin kontaketa saioa egingo du liburutegian Zer daramagu emakumeok poltsoan? izenburupean.

Urteroko elkarretaratzea etorriko da jarraian. 19:30ean izango da, Mendizaleen Plazan.

Jarraian, bertso poteo feminista iragarri dute hiru eragileek. Oihana Arana eta Maddi Aiestaran arituko dira bertsotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak