Aurretiazko borondateen inguruan pentsatu eta hausnartu beharra dagoela sinistuta daude Jesus Millas eta Felix Garcia osasun profesionalak. "Bizitzaren amaiera arindu dezakete; norberarena ez ezik, baita hiltzear den horren inguruan daudenena ere", adierazi du Jesus Millas medikuak.
Felix Garcia erizainarekin batera antzokian izango da martxoaren 7n, eguena. Xalbadorpe elkarteko kideek gonbidatuta, gaiaren gaineko hitzaldia egingo dute 18:00etan.
Interesa duen herritar orori dago zabalik. "Jakinekoa da gure gizartean ez dela ohikoa bizitzaren amaieraz eta jaso nahiko genituzkeen zaintzen inguruan pentsatzea; heriotza tabu bihurtu da. Saioan hausnartu dugu nola gustatuko litzaigukeen zainduak izatea bizitzaren amaieran, aurretiazko borondateen dokumentuaz, sedazioaz, nahi ez diren tratamenduen bazterketaz eta eutanasiaz. Kalean nahasmena sortzen duten kontzeptuez ere hitz egingo dugu", azaldu dute.