Elgetako piano ikasleak pozik itzuli dira Legazpiko jaialditik

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ots. 29a, 14:38

Herriko hamar piano ikasle Legazpin egindako piano topaketan izan ziren zapatuan. Diploma banarekin itzuli ziren Lorea Gallastegi Elorriaga, Irargi Ortuzar Ezpeleta, Ane Arana Mendizabal, Ane Gallastegi Egaña, Irea Alberdi Torres, Tiare Ferrer Barrainkua, Enea Arizmendiarrieta Urkiza, Mikel Jose Egizabal Barrachina eta Laida Untzetabarrenetxea Urbistondo.

Euskal Herriko musika eskolen elkarteak antolatuta hainbat topaketa egin dira aste bukaeran, tartean Bergaran. Elgetako ikasleei Legazpikoan jotzea egokitu zitzaien.

Bakarka aritu ziren Mikel Jose Egizabal Barrachina, Ane Arana Mendizabal, Mirari Gonzalez Sanchez, eta Irea Alberdi Torres. Lau eskutara jo zuten, berriz, Ane Gallastegi Egañak eta Tiare Ferrer Barrainkuak, Aiara Ortuzar Ezpeletak eta Lorea Gallastegi Elorriagak eta Enea Arizmendiarrieta Urkizak eta Laida Untzetabarrenetxea Urbistondok.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak