Potx eta Lotxen 'Aireportuan' ikuskizuna martxoaren 10ean

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ots. 28a, 17:57

Udalak antolatuta, martxoaren 10ean Espaloian izango dira pailazo oñatiarrak Aireportuan ikuskizunarekin. Sarrerak salgai daude Interneten zein Elgetako liburutegian. Prezioa da 6 euro.

Martxoaren 10ean Espaloia Kafe Antzokian izango dira Potx eta Lotx pailazoak eta haien lagunak: Aireportuan ikuskizuna eskainiko dute. 18:00etan hasiko da Udalak antolatu duen emanaldia. Sarrerak salgai daude jada, 6 eurotan, eta sarean zein liburutegian eskuratzeko aukera dago. Sarrera liburutegian erosi nahi izanez gero eskaera da diru kopuru zehatzarekin joateko.

Hegan egin nahia

Urte luzez aurreztu ostean, Potx eta Lotx amets bat betetzear dira; azkenean, hegazkinez bidaiatuko dute. Aireportuan pozez gainezka sartu diren arren, euren hegaldia atzeratu beharra egon dela jakinarazi die megafoniako ahotsak. Aireportuan luzaro egon beharko dute zain. Modu horretan, abentura berri batean murgilduko dira bi pailazoak, beste zenbait pertsonaiarekin hartu-emanean. Lortuko ote dute hegan egitea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak