Debako kontalariak egitasmoko hiru lagun etorri ziren eguaztenean Elgetara, eta Elgetako lau bertaratu ziren. "Oso interesgarria izan zen elkar ezagutzea eta dinamiken nondik norakoan partekatzea. Aurrera begira harremana mantendu eta elkarlanean zerbait antolatzeko ideia ere jaso zen", azaldu du liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.
Topaketaz gainera Maite Franco ipuin kontulariarekin bi formakuntza saio egin dituzte asteon liburutegian eta gaur egingo dute 100. Ipuinen Ordua. Hiru saioa izango dira:
- 17:30-17:50, HH2, HH3 eta HH4ko umeendako.
- 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako.
- 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.