Emakume zientzialarien inguruko erakusketa ikusgai zeramika gelan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko otsailaren 9a

Domekan aldarrikatzen da Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna eta Amantalak talde feministak antolatuta erakusketa dago Elgetan. Barikutik domekara egongo da ikusgai zeramika gelan.

Zer dakigu emakume zientzialariei buruz? izenburupean ipini dute hainbat emakume zientzialariren gaineko informazioa jasotzen duen erakusketa. Aukeraketa bat egin dute eta emakume zientzialari bakoitzak bere fitxa du erakusketan.

Erakusketatik pasa eta nork bere iruzkina egitera gonbidatu dituzte elgetarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak