Zuhaitz bat jausi da Kanpanzar eta Elgeta arteko GI-2639 errepidera

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko otsailaren 8a

Errepidearen alderik alde dagoen pinua.

Haize ufada handiak izan dira goizean zehar eta pinu bat erorita dago Elgeta eta Kanpanzar arteko errepidera, Zabaleta auzo parean. Zirkulazioa etenda dago nahiz eta gidari batzuek lortu duten Zabaleta auzotik pasatzea. Orain gutxi bertaratu da Ertzaintza.

Asentzio eta Elgeta artean jausi da beste zuhaitz bat, baina kasu honetan ez du auto zirkulazioan oztoporik eragiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak