'Harira' saioan izango da Ibon Unzetabarrenetxea alkatea otsailaren 9an

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko urt. 31a, 08:58

Ibon Unzetabarrenetxea, Elgetako alkatea.

Debagoieneko alkateak izango dira protagonista datozen egubakoitzetan Goiena telebistako Harira saioan. Hala, Ibon Unzetabarrenetxea Elgetako alkatea izango da saioko protagonista datorren egubakoitzean, hilak 9 –18:30, 20:30 eta 22:30–. Herriko kontuen gaineko galderak erantzungo ditu, eta herritarrek ere euren tartea izango dute alkateari dituzten galderak egiteko.

Ibon Unzetabarrenetxearentzako galderak bidaltzeko azken eguna otsailaren 5a izango da, eta arratsaldeko hirurak baino lehen bidalita egon beharko dute. Hiru aukera daude: berriak@goiena.eus posta elektroniko helbidera idatzita; edo Whatsapp zein Telegram bidez: 688 69 00 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak