Elgetako Udalaren ekimena izan da azoka, eta herritarrek etxean zituzten mozorroetako batzuk atera dituzte kalera, hala nola superheroienak, pailazoenak, dinosauroenak eta suhiltzaileenak, 16:30etik 17:30era. Mozorroak trukatzeko, saltzeko edo oparitzeko aukera izan dute.