Data dute Mendi Mendia Racing jaiak eta Piñu-Kokuren enduro martxak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 30a, 12:44

Azken egunetan iragarri dituzte datak, eta otsailaren 24an izango da Mendi Mendia Racing jaialdia; Piñu-kokuren enduro martxa, berriz, apirilaren 6an.

Otsailaren 24an egingo dute VI. Mendi Mendia Racing jaia. Oraindik kartelak argia ikusi ez badu ere antolatzaileek GOIENAri aurreratu diete iazko egitarauaren antzerakoa prestatu dutela; aldatu dutena dela kontzertuak emango dituzten taldeen zerrenda: Iskanbila, Neallta Fola eta Sindy Berbenas. Mendi Mendia Racing jaiaren helburuetako bat da rallyak eta motorraren mundua herritarrengana gerturatzea. Horretarako, goizean, rally-autoak eta auto klasikoak elkartuko dituzte, nahi duen guztiak gertutik ikusteko aukera izan dezan. Gainera, iaz nobedade izan zenak ere aurten lekua izango du egitarauan; izan ere, herriko mendi lasterketa ere egingo dute eta ondoren, sari banaketa. Eguna borobiltzeko, poteoa eta bazkaria ere egongo dira.

Bestalde, endurozaleek apirilaren 6an izango dute aukera Piñu-kokuk antolatutako IV. Enduro Martxan parte hartzeko. Data baino ez dute iragarri, baina adierazi dute laster emango dutela informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak