Koko-batzerako izena emateko azken eguna dute gaur elgetarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urtarrilaren 26a

Asteburu honetan ere zabalik egongo da erakusketa buztin-gelan. Bertan eman behar dute izena interesatuek. Dantza entsegua ere izango da gaur, 19:20ean, gimnasioan.

Askotariko herritarrak ari dira ikusten koko-jantzien bueltan buztin gelan zabalik den erakusketa. Atzo pasa ziren handik eskolako hainbat ume, eta datorren eguenean pasako dira gainerakoak.

Erakusketan bertan dagoen paper batean eman behar dute izena otsailaren 3an egitekoa den koko-batzean parte hartu nahi dutenek. "Euskal kulturaren arnasgune bat da koko-eskea. Eta parte hartzen dugun bakoitza da garrantzitsua. Baserritarrek eskertu egingo dute gure bisita", azaldu dute Goibeko Euskaltzaleen Topagunetik.

Gogorarazi dute, bestetik, gaur egingo dutela dantzak ikasteko eta zalantzak argitzeko azken entsegua, 19:30ean, gimnasioan. Herritar guztiei dago zabalik koko-eskea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak