Errelebo arazoak dituzte Xalbadorpe elkartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 26a, 10:00

162 bazkide ditu uztailean 44 urte beteko dituen elkarteak eta beste behin zuzendaritzak laguntzaileak eskatu ditu urtarrilean egindako urteko batzar orokorrean.

Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideek hilaren 16an egin zuten urteko batzarra. Errelebo eta ekintzak antolatzen laguntzeko boluntario faltarekin kexu da Jose Antonio Ojanguren presidentea. "Aurreko sei lagunok jarraitu beharko dugu zuzendaritzan, eta boluntarioak eskatuta ere jendea nekez arrimatzen da. Lanak banatu aldera hamasei lagun eskatu genituen lauko lau talde osatzeko. 2024rako badaude, baina aurreko urteetako jende bera gara gehienok".

Elkartearen etorkizunaren inguruan zalantza handiak ditu Ojangurenek. "Iritsiko da unea non galdetu beharko dugun jen- deak elkartea ixtea nahi duen".

2024ko ekintzak martxan dira

Iazko ekintzek balorazioa positiboa jaso dute, eta 2024ko egitaraua oso antzerakoa izango da. Hileroko podologo zerbitzua, lau irteera, ohiko kultura ekintzak, informatika ikastaroak eta betiko ospakizunak daude aurreikusita. "Aurten, 80 urtetik gorako bazkideen bazkaria egitea ere tokatzen da". 6.000 eurotik gorako aurrekontua da; "Udalaren laguntza ezinbestekoa izango da", esan du Ojangurenek.

Aldaketa nabarmenena da urteko kuota kobratzea –10 euro– kontu korronte bidez egingo dela. "Tristea da, baina ordaintzera etortzen ez den jendea dago, eta nekeza da atzetik ibili behar izatea. Fitxategia osatzen eta eguneratzen ari gara, eta banketxe bidez kobratuko dira kuotak hemendik aurrera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak