Bigarren eskuko mozorroen azoka antolatu dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 25a, 12:37

Otsailaren 3ko koko-eskearekin eta otsailaren 9ko mozorro festarekin ospatuko dituzte Aratusteak Elgetan. Lehenengo aldiz bigarren eskuko mozorro azoka antolatu dute. Udalaren ekimenez dator eta mozorroak berrerabiltzea eta horiei bigarren aukera bat ematea da helburua.

Lehenengo aldiz egingo dute bigarren eskuko mozorroen azoka Elgetan, eta zaila da aurreratzea zenbat lagunek hartuko duen parte. "Printzipioz, bakoitzak etxean duena hartu eta plazara eramatea da. Talde handi bat elkartzen baldin bagara, azoka polita sortu daitekeela uste dut", azaldu du Ingurumen batzordeko arduradun Miren Ibarbiak.

Mozorroak trukatu, saldu edo oparitu norberak erabakiko duela esan du Ibarbiak. Kontua da etxean pilatuta egon daitezkeen mozorroei bigarren aukera bat ematea eta berrerabiltzea. 16:30etik 17:30era egingo dute azoka plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak