Sebastian Arantzabalek hirugarren egin du Neguko Bolak txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 25a, 12:32

Sailkapen orokorreko lehen postuan heldu zen zapatuan Markina-Xemeingo Barinagan jokatu zen laugarren eta azken jaurtialdira. Ez zuen egun txarra izan, baina hobeto ibili ziren Iker Arizmendiarrieta eta Olaitz Rodriguez.

 

Neguko Bolak Txapelketako buru joan zen Sebastian Arantzabal Markina-Xemeinera hilaren 20an. Orduan jokatu zuten azken jardunaldia, eta elgetarrak hirugarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, hamasei txirlorekin –bigarrenarekin, Olaitz Rodriguezekin, berdinduta–. Lehena Iker Arizmendiarrieta izan zen, hamazazpi txirlorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak