"Normalean frontenisa praktikatzen ez dutenak animatzea izan da topaketaren helburua", adierazi du Iratxe Bravok, frontenis topaketako antolatzaileetako batek. Goizean ekin diote partidei, eta hamar bat bikote animatu dira jokatzera: "bikoteak ez zeuden zehazturik, mailaren arabera egin ditugu". Arratsaldean aldiz, bost bikote baino ez dira izan, hala ere Iratxe Bravo oso pozik geratu da topaketak sortu duen "giro paregabearekin": "espero baino elgetar gehiago animatu dira parte-hartzera, eta oso giro polita sortu dugu".
Martxoko txapelketara begira
Astean zehar, eguerdietan, eta baita asteburutan ere, frontenisa praktikatzeko elkartzen dira elgetar "gutxi batzuk", topaketako antolatzaileak beste herritarrak beraiekin jokatzera animatzen ditu, eta martxoan egingo den txapelketan parte-hartzera. Oraindik, data zehatzik ez dagoen arren, txapelketa Aste Santuen aurretik izango dela ziurtatu du Iratxe Bravok.