San Sebastian kofradiako nobleak ohiko ospakizunerako Elgetan elkartu dira

Miren Arana Pagaldai 2024ko urt. 20a, 19:00

San Sebastian kofradiako nobleen ospakizuna.

Urtero bezala, San Sebastian egunean egin dute San Sebastian kofradiako nobleek ospakizuna. Aurreko urtean bezala, aurten ere batu dira Angiozarko lau lagun eta abadea.

San Sebastian egunez, gaur, elkartu dira Elgetan. Meza izan dute lehenengo, koro eta organoak lagunduta eta sakristian egin dute gero urteko batzarra; bertan urteko gorabeherak aipatu dituzte. Bazkaltzera joan aurretik, talde argazkia atera dute eliza kanpoan.

1.482an Errege Katolikoek sortu zuten San Sebastian kofradia, lur jabeei euren lurrak defendatzeko armak erabiltzeko baimena emanez. XV. mendearen bigarren erdian, Ubera eta Angiozar Elgetako lurretan zeuden, baina XX. mende hasieran Ubera eta Angiozar Bergara izatera pasa ziren; Uberak eta Elgetak elkarrekin jarraitu zuen eta Angiozar bere kontura hasi zen, aurreko urte arte. Hala, aurten ere Angiozarko nobleak batu dira Elgetan eginiko ospakizunera.

San Sebastian kofradiako nobleen batzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak