Donostia ez da San Sebastian ospatzen duen bakarra

Miren Arregi Amasorrain 2024ko urt. 18a, 17:42

Eskolako umeek danborrada egingo dute gurasoendako bihar eta San Sebastian kofradiako nobleek, meza egingo dute, zapatuan.

San Sebastian egunak izango du bere isla Elgetan ere, eta horren protagonista izango dira San Sebastian Kofradiako Nobleak, batetik, eta eskolak haurrak, bestetik. Azken horiek, gaur, egubakoitza, danborrada egingo dute gurasoendako, Eskolako frontoian, 15:30ean hasita. Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko haurrek Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoen laguntza izango dute zeregin horretan. Lau abesti joko dituzte San Sebastian eguna ospatzeko.

Bestetik, 1480ko hamarkadan sortu zen San Sebastian Nobleen Kofradiako kideak mezarako elkartuko dira, bihar, 13:00etan, Jasokundearen Amaren parrokian. Ondoren, sakristian bilera egingo dute. Kontuak egin, aktak jaso eta aurten ardura izango dutenei kargu-aldaketa egiteko. Ondoren, Bolatokian egingo dute bazkaria. Elgetako eta Uberako nobleen kofradiako hamazazpi bat lagun batuko dira, eta Angiozarko kofradiako beste lau. Apaizak eta abesbatzakoek ere eurekin bazkalduko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak