Helduendako Frontenis Eguna antolatu dute hilaren 20rako Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 10a, 14:42

Abenduaren 30ean egindako Frontenis Txiki ekimenaren ostean dator Helduendako Frontenis Eguna. Urtarrilaren 20rako antolatu du herritar talde batek Elgetako Udalaren babesarekin. Asmoan da goizez eta arratsaldez hainbat partida jokatzea, eta amaieran afaria egitea.

Frontoia erabilgarri izango dute frontenis jokalariek 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 22:00etara. Frontoira heldutako hurrenkeraren arabera jokatuko dituzte partidak bikoteek eta bikote irabazleak jokatuko du hurrengoaren kontra. "Ez da txapelketa; txapelketa aurrerago jokatuko da", azaldu du antolakuntza taldeko kide Iratxe Bravok.

Bikoteka jokatuko dira partidak, baina bikoterik gabe ere aurkez daiteke jokatzera. "Ez da arazorik egongo. Joango gara bikoteak osatzen".

Afarirako izen-ematea

Zabalik da afarirako izen-ematea Bolatoki tabernan. Nork bere afaria ordaindu beharko da baina garrantzitsua da aurrez izena ematea,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak