Neguko Bolak txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da barikuan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 9a, 13:50

Eibarko Asola Berrin eta Markina-Xemeingo Lauzirikan jokatu dira lehen bi jaurtialdiak. Txapelketa Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokian erabakiko da hilaren 20an.

Neguko Bolak txapelketako hirugarren jaurtialdia hartuko du barikuan Elgetako bolatokiak. 50 parte hartzaile inguru elkartzen dira jaurtialdiko eta pentsatzekoa da Elgetan ere antzerako kopuruetan ibiliko direla. Bolak 22:00etan hasiko dira dantzan herriko bolatokian.

Elgetako bolariek parte hartzeko deia egin dute; izan ere, antolatzaileen helburuen artean da parte hartzaile berriak ere erakartzea. Hala, ez da beharrezkoa federatuta egotea, eta gazteei zein nagusiei zuzendutako txapelketa da.

Poliki-poliki handitzen doan txapelketa da Neguko Bolak. Orain bi urte sortu zen jaurtialdi bakarrarekin. Iaz, hiru jaurtialdi izan zituen eta aurten, Elgetakoa gehituta, lau izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak