Urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Elgetatik ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 4a, 17:21

2023ko manifestazioko une bat. (Argazkia: Sare Herritarra)

Konponbiderako giltzak leloarekin manifestazioa egingo da Bilbon, urtarrilaren 13an, 16:00etan, Sare Herritarrak deituta. Elgetatik ere irtengo da autobusa; interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena egunotan.

Milaka pertsona batzea da antolatzaileen helburua "presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekiko dituzten giltzak hartzera gonbidatuz".Elgetako autobusa 14:45ean abiatuko da plazatik. Zabalik da autobuserako izen-ematea Haizea tabernan.

Intxortara igoera domekan

Domekarako, urtarrilak 7, "gaurko eta atzoko gudarien omenezko" urteroko igoera dago antolatuta Intxortara. Hitza eta argazkia egingo dituzte 11:00etan. Salda ere banatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak