"Eguraldi ona eta txistorra enkargatuta ditugu. Bueltatxo bat emateko eta lagun artean txistorra jateko gogoa zuen esku. Gu goian egongo gara zain eta 11:30erako dena prest izango dugu. Urteko argazkirako txukun samar etorri, Olentzerok ekarritako azken txamarra eta prakak estreinatzeko aukera ezin hobea", azaldu dute mendi taldetik.
Kantsatzeke Mendi Taldeak ekintza horrekin emango dio amaiera 2023ko mendi irteeren egutegiari.