Galdetegi bat jaso dute etxean 65 urtetik gorako elgetarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko abe. 18a, 10:12

Udalak bidali du; zahartzaro osasuntsua sustatuko duen zaintza sare komunitario bat eratzeko lehen urratsa du.

Hirugarren adineko elgetarrei zuzendutako ekimen berria jarri du martxan Elgetako Udalak, Xalbadorpe erretiratuen elkartearekin elkarlanean. Zahartzaro osasuntsu baten aldeko apustua dela azaldu dute: "Helburua da denon artean garatutako oinarrizko zaintza sare komunitario bat eratzea; herriko beharrei eta premiei erantzungo dieten antolaketa komunitarioa eta zerbitzuak eskaintzea".

Lehenengo urratsa 65 urtetik gorako herritarren iritziak eta kezkak ezagutzea da, eta galdetegia jaso dute etxeko postontzian aurreko egunotan. Galdetegiaren erantzunak udaletxean aurkeztu beharko dira. Udaletik zein Xalbadorpetik parte hartzera animatu dituzte elgetarrak. "Zuen iritzia garrantzitsua da", esan dute.

Urtarrilerako hitzaldi bat ere iragarri dute bultzatzaileek; asmoa da ekimenean sakontzea. "Hainbat adituk adinekoen zaintzaren gaineko gaiak jorratzeaz gain, herritarren iritziak eta ideiak elkar trukatuko dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak