Elgetako Musika Gelako ikasleek bi kontzertu eman ohi dituzte urtean; lehenengoa Gabonetan eta bigarrena ikasturte amaieran. Gabonetakoa barikuan, hilaren 15ean egingo dute 19:00etan antzokian.
Lorea Larrañaga irakaslea jakinarazi du 29 lagunek hartuko dutela parte emanaldi horretan. "Sarrera doan izango da, eta bertan piano, gitarra, soinu txikia, tuba eta biolina entzuteko aukera izango dugu. Amaieran, ikasleak Gabonetako bi abesti kantatuko dituzte".
Saio jendetsua izan ohi da; izan ere, ikasleen senitartekoen eta gertukoen gustukoa izaten da. Aste honetako musika eskolak kafe antzokian dira barikuko saioa ahalik eta ondoen prestatzeko.