Taldea osatzen bada bina orduko lau mekanografia saio egingo dituzte Elgetako Kzgunean hurrengo astean, astelehenetik barikura. Mekanografia ikasteko kontuan izan beharreko aholkuak eman, ondo idazteko eskua teklatuan nola kokatu behar den azaldu, eta testuen idazketan praktikak egingo dituzte.
Saioak kultura etxeko KZgunean izango dira 18:00etatik 20:00etara eta tailerra doan izango da. Hori bai, abenduaren 14a da izena emateko azken eguna. Interesatuek liburutegira jo behar dute.