"Batu etxean daukazun materiala eta ekarri eskolako sarreran dauden ontzietara", azaldu dute guraso elkartetik eta eskolatik. "Behar dugun materiala: trapuak, arropak eta oihal zaharrak, kartoiak eta egunkariak, artilea, makilak, kafe kapsulak eta txapak...".
Asmoa da herriko dendak, tabernak eta plaza auzolanean egindako apaingarriekin apaintzea. Olentzero eta Mari Domingi berriak ere sortu nahi dituzte.
Bi saio eskolako ganbaran
Haur Hezkuntzako neska-mutikoendako tailerra gaur izango da, 17:00etatik 18:30era. Bihar, eguaztena, Lehen Hezkuntzako umeen txanda izango da 16:30etik 18:00etara.
Barikurako egin dute azken hitzordua. 16:30ean dendaz denda eta tabernaz taberna ibiliko dira eskola umeak egindako apaingarriak banatzen.