Lapurrak sartu dira Elgetako Bolatokira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 8a, 14:36

Goizean konturatu dira atea indarrez irekita zegoela: jolas-makinako dirua lapurtu dute.

Atzotik gaur goizaldera bitartean lapurrak sartu dira Elgetako Bolatokira. Ertzaintzak goizean jaso du deia, eta zer gertatu den argitzeko ikerketa zabalik zuen oraindik eguerdi partean.

Jolas-makinako dirua

"Gauean, 01:20 inguruan, alarmaren alerta jaso dut; sakelakoarekin konektatu naiz baina ez dut ezer arrarorik ikusi. 10 minutu geroago berriro ere begiratu dut baina orduan ere ez dut ezer ikusi", azaldu du Bolatokiko arduradun Mari Carmen Salasek. Goizean Elgetara heldu denean, 08:40ean, konturatu da zerbait gertatu dela, atea indarrez irekita zegoelako: "Jolas-makinako dirua bakarrik eraman dute, baina teknikoak adierazi dit ez dutela diru askorik eraman, makina barruan dirua utzi dutela". Gau guztian taberna inguruan egon diren susmoa du Salasek: "Jolas-makina 05:00ak inguruan apurtu dute".

Eguerdi parterako taberna zabaldu du Salasek, eta arratsaldeko lehen orduan joan da Ertzaintzaren bulegora salaketa jartzera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak