Polito Ibañez musikariaren kontzertua izango da hilaren 17an

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 6a, 11:58

Polito Ibañez musikari kubatarra.

Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak eta Ozkarbi elkarteak antolatuta, 12:45ean hasiko da kubatarraren emanaldia, Ozkarbin. Bermu kantaldia egingo dute.

1965eko martxoaren 29an jaio zen Kubako Cienfuegos probintzian Polito Ibañez musikaria, eta Novisima Trova mugimenduko trobadorerik nabarmenetako bat da; bai, behintzat, bere belaunaldikoen artean, antolatzaileek azaldu dutenez. Gai sozial eta politikoak ditu batik bat hizpide, "polemikoak", eta, hain justu, horrek nabarmentzen du bere lana. "Kezkati, ukatzaile, zalantzati, kritiko, ikaslea zenetik gaurdaino bere herrialdeko errealitate nazionalaren sortzaile eta partaide izanik, pentsatzera ohitu gaitu bere letrekin eta bere musikarekin, Kubako Kantu Berria deiturikoaren barruan horizonte berrien bila zebiltzanen gustuekin eta bihotzekin bat eginez", azpimarratu dute.

Haien arabera, Pablo Milanesek babestu zuen Ibañez, baina mundu mailako beste artista batzuekin ere aritu da urte hauetan guztietan: esate baterako, Cucho Valdez, Silvio Rodriguez, Joaquin Sabrina, Fito Paez, Omara Portuondo, Celtas Cortos, Pedro Gerra eta Pancho Cespedes izan ditu bidelagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak