Auzolan digitala eta umorezko bakarrizketak Euskararen Egunaren bueltan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko abe. 5a, 09:18

Bariku arratsaldean Gaitu ekimenerako grabazioak jasotzen aritu ziren Goibeko Euskaltzaleen Topaguneko kideak plazan. Domeka arratsaldean, berriz, Maria Blancoren, Iker Plazaolaren, Maialen Sorzabalberen eta Iker Portilloren bakarrizketa saioa izan zen Espaloian Udalak antolatuta.

Mozilla fundazioak martxan jarritako Common Voice ekimena elikatzeko helburua du Gaitu proiektuak. Horretarako, milaka pertsona ari dira asteotan euskarazko esaldiak garbatzen. Elgetan ere horretarako aukera eman dute Goibeko Euskaltzaleen Topaguneko kideek. Barikuan bi mahai jarri zituzten plazan eta egiten zuen hotzari aurre eginez hainbat ahots grabazio egin zituzten.

Ekimenak zabalik jarraitzen du. Nork bere etxetik ere egin ditzake grabazioak adin artifizialak euskaraz ikas dezan. Nahi beste minutuko grabazioak egin daitezke etxetik. Goibekotik auzolan digitalarekin jarraitzera animatu dituzte elgetarrak.

Bakarrizketa saioa

Domeka arratsaldean umoretik jo zuten elgetarrek. Bakarrizketa egiten izan ziren Maria Blanco, Iker Plazaola, Maialen Sorzabalbere eta Iker Portillo. Umore estilo desberdineko lau lagun baina barre algara ederrak eragin zituztenak elgetarren artean. Askotariko gaiak izan zituzten berbagai: Gabonak, ligatzeko teknikak, txikitako bizipenak, euskaldun izatearen bitxikeriak... Publikoarekin jolasean aritu ziren eta publikoak ere egin zuen jolasean umoristekin.

Eskolan ere ekintza bereziak

Elgetako Herri Eskolan ere aldarrikatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Barikuan, hamaiketako berezia izan zuten ikasle guztiek eta euskarazko pelikulak ikusiko zituzten hainbat ikasgelatan. Gainera, LHko ikasleek herri kirolak izan zituzten. Atzo, berriz, LH2ko ikasleek UEMAren Ispiluari begira dinamika egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak