Escamot Catala taldeko kideen bisita izango da, aurten ere, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko abe. 5a, 10:21

Escamot catala Espaloian.

Azken urteetan bezala, Escamot català Kataluniako musikari eta dantzari kuadrilla Euskal Herrira etorriko da abenduko zubian, dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu arazteko asmoz. Bihar, abenduak 6, izango dira Elgetan. Berrogei lagun inguruko taldea bildu dute aurten txangora.

Kataluniako dantzazale talde batek 2014an sortutako ekimena da Escamot català; euren helburua abenduko zubian Euskal Herrira musikariak eta dantzariak bisitan etortzea da, eta herri horietan dantzaldiak sortzea.

Ezagunak dira Elgetan; makina bat urte dira Herrixa Dantzan ekimeneko Patxi Monteroren bitartekaritza dela-eta Elgetan geldialdia egiten dutela. Helburua ez da aldatu; dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu araztea. Berrogei lagun inguruko taldea bildu dute aurten txangora, eta Euskal Herriko lau herritan egingo dute geldialdia eta dantzaldia. Elgetako bihar, abenduak 6, izango da, 19:00etan.

21:00etan partekatze-afaria egingo dute, eta 22:·0ean ostekoa. Partekatze-afarirako bakoitzak berea ekarri eta denen artean banatzen da denena.

Euskal Herriko beste saioak

  • Abenduaren 7an, eguena, Igorren
  • Abenduaren 8an, barikua, Orion.
  • Abenduaren 9an, zapatua, Lakaben.

Informazio gehiago: dantzan.eus.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak