Bi zortziko izango ditu Elgetako 'pumptrack' gune berriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko abe. 4a, 12:01

'Pumptrack' gunerako egindako diseinua.

Lanak martxan dira atzera ere, eta hiru hilabeteko epean prest beharko luke kirol azpiegiturak.

Gaztetxea zegoen ondoko orubean hasita dago berriro ere makinen mugimendua. Pumptrack gunea egiteko lanak dira, eta Ibon Unzetabarrenetxea alkateak azaldu duenez aurreikuspena da hiru hilabeteko epean kirol azpiegitura berria erabilgarri egotea. "Eguraldiak laguntzen badu, lehenago bukatuko dira lanak; baina horrelako obrak eguraldiaren menpe daude".

Bi zortziko izango ditu Elgetako pumptrack guneak eta bata bestearekin konektatuta egongo dira. Udal arduradunek nahiko lukete wallride egiteko aukera ere eskaintzea. "Lanak aurrera joan heinean jakingo dugu posible den edo ez", esan du Unzetabarrenetxeak.

500 bat metro karratu

Pumptrack guneak 500 bat metro karratuko azalera hartuko du. Urtarrilean egin zituzten orubea prest uzteko lanak, eta, hormigoizko horma altxatzearekin batera, Aixolarako bidean hobekuntzak egiteko baliatu zituen obrak Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak