Domeka eguerdirako, eguzkia eta pintxoak

Uxue Igarza Loiola 2023ko aza. 19a, 16:01

Bolatoki, Lola, Maialde eta Haizea tabernetan pintxo bereziak egon dira gaur eguerdian, Pintxo Eguna ospatzeko. Udalak eta ostalariek elkarlanean antolatu dute ekimena, eta herritarrek gustura hartu dute parte.

Pintxo Eguna ospatu dute gaur Elgetan. 12:00etan jarri dituzte pintxoak lau tabernetan, euro eta erdiko prezioan.  Pintxoen osagaiak asmatuz gero, tabernetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuak eskuratu ahal izan dira.

Beste 50 euroko bono bat irabazteko aukera ere egon da; izan ere, argazki lehiaketa antolatu da egunaren baitan. Udalak lau gai eman ditu eta parte hartzaileek gai bakoitzarekin lotutako argazki bana aurkeztu behar izan dituzte.

Pitxoez eta eguraldi bikainaz gain, trikitilariak ere egon dira tabernak girotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak