Pintxo bereziak izango dira domekan herriko tabernetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 16a, 14:02

Ostalariek eta Udalak elkarlanean antolatuta, Pintxo Eguna ospatuko da; argazki lehiaketa ere izango da.

Bolatoki, Lola, Maialde eta Haizea tabernek pintxo bereziak eskainiko dituzte domeka eguerdian; izan ere, Pintxo Eguna izango da herrian. Elkarlanean aritu dira prestaketa lanetan Udala eta herriko ostalariak.

Pintxo eskaintza berezia 12:00etan hasiko da. Euro eta erdiko prezioan eskainiko dituzte, eta bezeroen artean sariak banatuko dituzte. Pintxoen osagaiak asmatzen dituztenen artean, herriko tabernetan erabiltzeko 20 euroko erosketa-bonuak banatuko dira. Domeka eguerdiko giroa alaitzeko, gainera, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak ibiliko dira tabernaz taberna.

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa ere jokatuko da. Udalak lau gai emango ditu 12:00etan, eta parte hartzaileek 16:00ak arteko epea izango dute gai bakoitzarekin lotutako argazki bana aurkezteko.

Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 11:45etik 12:00ak artean. Irabazleak 50 euroko erosketa bonua jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak