Azaroan baba-jana egiten dute Kantsatzeke Mendi Taldean, eta 2026koa azaroaren 22arekin egingo dute. Hiruzpalau orduko mendi ibilbidea antolatu dute Eskoriatzan dagoen Atxorrotxera (736 m.). Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. "Eskoriatzatik irten eta gatz bidetik, goraka-goraka, Leintz-Gatzagara iritsiko gara. Gatzagatik, Dorletako santutegira joko dugu, eta, handik, Atxorrotxera, ermitaraino igo eta gero, aldapan behera, Eskoriatzara. Guztira hamalau bat kilometro, eta 500 metro pasatxoko desnibela, egokia edozeinentzat". Eguraldiak ez badu laguntzen, berriz, Elgeta inguruan egingo dute ibilbide bat.
Bazkaltzeko baba-jana
Bazkaria Elgetan egingo dute eta urtero moduan baba-jana izango da. Jakinarazi dute izen-ematea egongo dela alde batetik mendi irteerarako eta bestetik baba-janerako. Bazkariaren prezioa egunean bertan kalkulatuko da, gastuen arabera.
Izen-ematea zabalik da aurreko eguenera arte, hilak 19, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).