Andastorako mendi irteera eta babajana antolatu ditu Kantsatzekek hilaren 26rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 16a, 13:55

Andasto.

Hiruzpalau orduko ibilbidea aurreikusi dute eta taldea Elgetara itzuliko da eguerdian baba-jana egitera. Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 23, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Izen-ematea egongo da alde batetik mendi irteerarako eta bestetik baba-janerako.

Azaroan baba-jana egiten dute Kantsatzeke Mendi Taldean, eta 2023koa azaroaren 26arekin egingo dute. Hiruzpalau orduko mendi ibilbidea antolatu dute Andastora (822 m.). Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. "Arrazolatik irtengo gara, eta goiza Anbotoren begiradapean pasako dugu. Andastok hainbat aukera eskaintzen ditu, eta eguraldiaren eta jendearen arabera erabakiko dugu nondik igo eta nondik jaitsi. Eta ibilbidea luzatu edo moztu". Eguraldiak ez badu laguntzen, berriz, Elgeta inguruan egingo dute ibilbide bat.

Bazkaltzeko baba-jana

Bazkaria Elgetan egingo dute eta urtero moduan baba-jana izango da.  Jakinarazi dute izen-ematea egongo dela alde batetik mendi irteerarako eta bestetik baba-janerako. Bazkariaren prezioa egunean bertan kalkulatuko da, gastuen arabera.

Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 23, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak