Ipuinak askotariko musika tresnen laguntzarekin kontatuta

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 11a, 09:45

Elgetako Ozkarbi elkartean hainbat ekintza antolatu dituzte azarorako, eta atzo ipuin musikatuak izan zituzten umeendako. Askotariko musika tresna ekarri zituen Albokako ipuin kontalariak eta batzuk oso bereziak. Gozatu ederra hartu zuten neska-mutikoek. Musikaren alde ludikoa jorratuz ipuinen mundu magikoan murgildu ziren.  

Hurrengo aste bukaeran emango diote jarraipena azaroko egitarauari Ozkarbi elkartean. Barikuan, hilak 17, kontzertuak izango dituzte elkartean. Elgetako bost mutil gaztek osatutako Babes Gabe musika talde berriaren estreneineko kontzertua izango da lehenengo eta jarraian helduko da Uxue Kerejetaren emanaldia. Kerejetak Publikoaren Saria eskuratu zuen azken Gaztea Cover txapelketan. Kontzertuak 18:30ean hasiko dira.

Bestetik, hilaren 24an, 19:00etan, bolo txapelketa antolatu du Ozkarbi elkarteko zuzendaritzak. 6 urtetik aurrerakoendako antolatu dute eta hiru kategoria jokatuko dira, adinaren arabera.

Azkenik, azaroaren 25ean, Ozkarbi Eguneko bazkaria egingo dute elkartean. Prezioa da 30 euro. Oraindik ere zabalik da izena emateko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak