Ozkarbi Egunaren bueltako ekintzak, azaroko asteburutan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 4a, 13:00

Ozkarbi Eguneko bazkaria, iaz.

Elgetako Ozkarbi Elkartean prest dute urteroko festa eguna. Hilaren 25erako iragarri dute bazkaria eta zabalik da izen-ematea. Aurreko asteburuetan, baina, hainbat ekintza egingo dituzte. Mendi irteera egingo dute, esaterako, domekan.

Intxortara antolatu dute mendi txangoa. Taldea Asentziotik abiatuko da 10:00etan, eta bueltan hamarretakoa izango dute elkartean.

Ekintza gehiago ere izango dira azaroan. Hilaren 10ean, esaterako, ipuin musikatuak izango dira 18:30ean. Hilaren 17an, kontzertuak daude iragarrita 18:30ean, eta azaroaren 24rako hiru txirlo bola txapelketa antolatu dute.

Urteroko bazkariarekin emango diote amaiera azaroko ekintza sortari. Hilaren 25ean egingo dute eta zabalik da izena emateko aukera. Prezioa da 30 euro.

Gabonetako loteria

Gabonetako loteriarekin lotuta eskaerak egin daitezkeela esan dute Ozkarbiko zuzendaritzatik. Elkarteko ordenagailutik egin daiteke eskaera hilaren 25era arte. Gainerakoan, domeka honetan eskaera aurrez aurre egiteko aukera izango da elkartean bertan, 13:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak