Arantzabal 'txikixa' gogoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 4a, 09:30

Enrike Perez 'Txikiturri' konpondutako trenarekin.

Arimen Gauean, Enrike Perez Txikiturri-k detaile berezia izan zuen irail hasieran zendutako osabarekin. Hark beste hainbat lagunekin erabili izandako gaztainak erretzeko trena konpondu, eta martxan jarri zuen. Umeendako gaztainak erre zituen, eta txorizoa ere banatu zuen plazan. Eskolaren gaztaina-erre janean aterako du berriz trena, barikuan.

"Baserriko kortan zegoen beste gauza askoren azpian eta erabaki nuen txukundu eta kalera ateratzea. Sasoi batean osabak urtero ateratzen zuen azaro inguru honetan. Beste hainbat lagunekin gaztainak erretzen zituzten herritarren artean banatzeko. Hau izan da nire omenaldi txikia", esan du Enrike Perez Txikiturri-k.

Guraso elkarteak eskatuta herri neska-mutikoendako gaztainak erretzearekin batera plazan txorizoa ere prestatu zuen herritarren artean banatzeko. Iratxe Bravo izan zuen laguntzaile.

Arantzabal 'txikixa' ikus daiteke trenari aurreko aldean jarritako egurrezko xaflan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak