Puska batzea eta beldurrezko ipuinak, Gau Beltzean

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 28a, 09:07

Beldurrezko ipuinak, iaz, hilerri atarian.

Badator Gau Beltza eta hainbat ekintza izango dira Elgetan martitzenean, hilaren 31n. 18:00etan ekingo diote puska batzeari, taldeka.

HH2-HH4 adineko umeak Emakume Erresistenteen plazatik abiatuko dira; HH5-LH1 adinekoak, Bolatokitik; LH2-LH3koak, Torrealdeako plazatik; eta LH4-LH5ekoak, hilerri aurretik.

Amaitutakoan elkartuko dira guztiak plazan festa egiteko. Nagusienendako beldurrezko ipuin saioa izango da 20:30ean hilerriko aldapan. Liburutegia, gurasoak eta herri eskola ari dira antolaketa lanetan.

Ludoteka zerbitzuan kalabaza prestatuko dute Gau Beltzerako. Aurpegiak ere margotuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak