Osasunak laguntzen duen bitartean, ez dago mugarik Elgetan jaiotako Txaro Tomasena Alzuri urnietarrarendako. 77 urterekin igerian zeharkatu du Gibraltarko itsasertza, eta Elgetarekin mantentzen duen lotura estua dela erakutsiz, Elgetako Udalari oparitu dio egindako erronkaren ziurtagiria. Alkateak jaso zuen urriko lehen aste bukaeran egindako ekitaldi batean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.