Kantsatzeke mendi taldeak Irukurutzetara egingo du irteera domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 16a, 09:30

Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta aurreratu dute dolmenen ibilbidetik egingo dute txangoa. Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 19, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.

"Urrian Plaentxi aldera joango gara. San Andres auzotik hasiko gara errepidez Karakatera, eta hortik, gainez gain, paseotxo ederra dolmenen ibilbidetik Irukurutzetaraino. Bista ederrak bai kostaldera bai barnealdera", azaldu dute.

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da hilaren 19ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 5 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak