Dantza ikastaroak izango dira urte osoan zehar Elgetan

Julen Murua Mesonero 2023ko urr. 9a, 10:00

Elgetako gazteak dantza saio batean.

Ikasturte honetan, aspadiko partez, urte osoko dantza ikastaroak izango dira Elgetan. Irail amaieran zabaldu zuen izen-ematea Udalak, eta gutxienez 46 lagunek eman dute izena dagoeneko.

Kultura zinegotzi Maialen Arnedok jakinarazi du hilaren 20an hasiko direla saioak eta barikuro izango direla. HH 3-5 talderako, zortzi neska-mutikok eman dute izena; LH 1-3 bitartekoetan, hamalauk; LH 4-6 bitartekoetan, hamahiruk, eta DBH 1etik aurrerakoetan, hamaikak –eguazteneko datuak dira–. Irakasleak Eibarko Kezka dantza taldeko bi kide izango dira, eta saioen ordutegia izango da: barikuetan, 16:15-17:15, HH 3-5 eta LH 1-3 bitartekoentzat; eta 17:15-18:15, LH 4-6 eta DBH 1etik aurrerakoentzat.

Euskara ikastarorik ez

Euskara ikasteko proposamena luzatu zuen Udalak, baina talde batean ere ez du pertsona kopuru nahikoak izena eman. Beraz, ez da talderik osatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak