Emakumezkoetan marka berria Intxortako igoeran; Nerea Goikoetxeak ezarri du (22:38)

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 23a, 17:00

16 urtetik gorako gizonezkoetan Martin Egizabal nagusitu da (17:15) aurten ere. 12-16 urtekoetan Unax Agirre (17:38) eta Maddi Barrutia (26:43) izan dira azkarrenak.

Intxortako 26. igoera jokatu dute gaur eguerdian Elgetan.  11:00etarako prest ziren korrikalariak, eta Intxortara joan-etorria egin behar izan dute. Martin Egizabal izan da lehena helmugara heltzen. Bere denbora 17:15. Ondotik heldu da 12-16 urte arteko kategorian aritu den Unax Agirre (17:38). Unai Fraile (21:31) eta Galder Agirrezabal (21:43) heldu dira ondoren.

Emakumezkoetan, Nerea Goikoetxea izan da azkarrena (22:38). Goikoetxeak, gainera, 2019an Argider Txurrukak jarritako errekorra hobetzea lortu du. Minutu bat eta bederatzi segundo gutxiago behar izan ditu Intxortarainoko joan-etorria egiteko. Esan behar da Txurruka ez zela gaur Elgetan. Peraltako Ikastrail jokatu du eta baita irabazi ere.

Emakumezkoen podiuma Saioa Ugidosek (24:46) eta Inma Rafaelek (26:18) osatu dute.

12-16 urteko nesken podiumean izan dira, berriz, Maddi Barrutia (26:43), Ines Egizabal (27:58) eta Dia Cot (38:39).

Intxortako igoeran parte hartu duen lasterkari taldea.

Argider Txurruka Peraltako Azkotrail lasterketako podiumean.

Txurruka izan da emakume azkarrena Peraltan jokatu den 15 kilometroko Azkotrail lasterketan. Bere denbora: 1:48:28. Elgetarrak 16. postua egin du sailkapen orokorrean, eta lehenengoa emakumeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak