25 talde aritu dira nor baino nor Udazken Jaiko patata tortilla lehiaketan. 18:00etan ekin diote lanari eta 19:15erako entregatu dituzte tortillak epaimahaiak balora ditzan. Lola jatetxeko, Bolatoki tabernako eta Maialde landetxeko ostalari banak hartu dute guztiak banan-banan probatu eta puntuazioak jartzeko ardura.
Eta 20:00etarako bazuten emaitza. 45 punturekin Hondarribi taldeak jaso du sari nagusia, tortilla onenarena. Originaltasunaren saria Tortitak taldearendako izan da eta azken sailkatuaren saria Raters taldekoendako.
Oiharte sagardotegiko upelarekin eta Elgoibarko Mauxitxa txarangarekin jantzi dute festa Elgetan.
Jarraian patata tortilla lehiaketako sailkapena eta puntuazioak.