Azokarekin egin diote ongi etorria udazkenari elgetarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 23a, 16:14

Elgetan ez da ekintzarik falta gaurkoan, Udazken Jaia ospatzen baitabiltza herritarrak. 10:30ean lehertu da festa herrian, Elgetako baserritar eta artisauen azokarekin batera. Hala ere, bailarako beste ekoizle batzuk ere izan dira.

Intxortako igoera ere gaur goizean egin dute. 11:00etarako prest ziren korrikalariak, eta Intxortara joan-etorria egin behar izan dute. Martin Egizabal izan da lehena heltzen helmugara, 17 minutu eta 15 segundo behar izan baititu ibilbidea egiteko. Eta, gizonezkoetan, ostean iritsi dira Unai Fraile eta Galder Agirrezabal. Emakumezkoetan, berriz, 2019an Argider Txurrukak jarritako errekorra hobetzea lortu du Nerea Goikoetxeak, 22 minutu eta 38 segundorekin.

Intxortara igoerako parte hartzaileen talde argazkia.

Arratsaldean, lehiaketa

Arratsaldeko seietan, berriz, patata tortilla lehiaketa egingo dute, eta Oiharte sagardotegiko upela ere plazan izango da sagardoa dastatu nahi duenak har dezan. Mauxitxa txaranga arituko da giroa alaitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak