Sute txiki bat izan zen atzo Uriarte auzoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 21a, 10:26

Artxiboko irudia.

Ertzainek 20:30ean jaso zuten abisua eta suhiltzaileak ere bertaratu ziren. Baimendutako uztondo-erreketa bat biziberritu eta sua piztu zen atzera ere Uriarte auzoko beheko aldean.

Ertzaintzaren arabera ez zen sute larria izan, baina lurra siku dagoela kontuan hartuta bai lehenbailehen amatatu beharrekoa. Sua itzalita eta egoera kontrolpean ziren 21:30erako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak