Ilatargiko kideek teleskopio bat erabiltzen erakutsiko dute iraileko astrotopaketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 25a, 15:00

Bueltan dira Elgetako astrotopaketak eta eguaztenean, hilak 27, egingo dute ikasturteko lehenengoa. Saioan parte hartzen dutenek aukera izango dute aurrerantzean liburutegian maileguan hartzeko eskuragarri egongo den teleskopioa erabiltzea.

Martxoan hasi ziren astrotopaketak egiten Elgetan. Ilatargi elkartearen eta Elgetako liburutegiaren ekimenez sortutako ekimena da, eta udako etenaldiaren ostean bueltan izango dira hileroko saioak.

Eguaztenean, hilaren 27an, egingo dute hurrengoa. 18:30ean elkartuko dira liburutegian eta helburua da teleskopio baten inguruko informazio orokorra ematea eta horrekin batera erabilera jarraibide erakustea. Pare bat orduko saioa izango da eta parte hartzea irekia da.

Teleskopio bat maileguan

Ekimenak badu beste osagai garrantzitsu bat. Ilatargi elkarteko kideek jakinarazi dute teleskopio bat utziko dutela liburutegian eta maileguan hartzeko aukera izango dutela eguazteneko saioan gutxieneko erabilera jarraibideak jaso dituzten herritarrek.

Argibideak liburutegian eska daitezke. Astrotopaketen inguruko informazioa jaso daiteke, baita ere, informazio kanalaren bitartez: https://t.me/astrotopaketak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak