Urtean bitan egoten da odola emateko aukera Elgetan. Astelehenean, irailak 25, izango da urteko bigarren aldia. Sendagile eta erizain taldea 16:30etik 20:10era izango da kafe antzokian. Garrantzitsua da ahalik eta odol-emate gehien egitea. Aurrez hartu behar da txanda egunean bertan, goizez, 943 00 78 85 telefonora deituta.