Memoria Eguna prestatzeko lanean ari dira hainbat eragile

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 21a, 09:30

Urriaren 4an beteko dira 87 urte Intxortako frontea ezarri zela. Elgetan urtero gogoratzen dute urtemuga, eta Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak urriaren 8rako iragarri dute Memoria Eguna. Bihar abiatuko da errekreazio tailerra.

Aurten, urriko bigarren domekan egingo dituzte urteurreneko ekitaldi nagusiak Elgetan. Aurretik, baina, izango dira gaiarekin lotutako ekintzak. Ohiko bisita gidatuez gainera, errekreazio tailerra eta 1936ko gertaerekin lotutako bi lan berriren aurkezpena izango dira.

Errekreazio tailerra

Barikuan, hilak 22, egingo dute lehen saioa, 18:00etan, Espaloian. Hurrengo astean egingo dute bigarrena. Memoria Eguneko antzeztutako bisita gidatua prestatzeko bina orduko saioak izango dira. Intxorta 1937 kultur elkartea, Lubakikoak elkartea eta Udala dira antolatzaileak. Boluntarioak behar dira.

Bi lan berri

Beste aldea. Gizona ez den hori ikus-entzunezkoa eta Angiozar 1936. Gerrateko kontuak liburua aurkeztuko dituzte egileek hilaren 30ean kafe antzokian. Mondragon Unibertsitateko ikasle Itziar Juaristik, Lorea Elorriagak eta Irati Alvarezek sinatzen dute dokumentala. Liburua, berriz, Iñaki Arenaza Agirrek ondu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak